Aire industrialaren filtrazioan adituak

fabrica con tubos de filtracion industrial de humos

Ailan-en aire industrialaren (hauts, ke edo/eta gasen) kondukzio eta filtrazio sistemetan adituak gara, zure behar eta enpresaren nondik norakoetara hobeto egokitzen diren soluzioak proposatuz.

 

Mantentze lanei dagokienez, edozein markatako ekipoak aztertu eta hauetara egokitzen diren ordezko pieza eta filtroak proposatzen ditugu.

 

Industria mota ezberdinetan lan egiten dugu, metal-arlotik (metalurgia, automobilgintza … ) hasiz elikatura esparrura.

Lantaldea

AILAN industria arloan esperientzia luzea duten profesional tekniko, komertzial eta muntatzailez dago osaturik. Beti gure bezeroen beharretan oinarrituz, gaurko zein etorkizuneko bezeroak izanik.

oficina Ailan
0
Urteko esperientzia
0
Bezero
0
Instalakuntza

Martxan jartzeko prest dauden instalakuntzak

Estudios de filtracion industrial llave en mano

Beharrak berme handienekin asetzeko instalakuntzak diseinatu, fabrikatu eta muntatzen ditugu. Horretarako, ondorengoaz baliatzen gara:

  • Lanbide-prestakuntza zabal eta aberatseko profesionalak.
  • Erabakitako soluzioa deskribatzeko planoak.
  • Neurrira fabrikaturiko piezak.

Ikerketa eta txostenak

fabrica con tubos de filtracion industrial

EGOERAREN IKERKETA
Uneko instalakuntzaren egoeraren azterketa, dauden atal indartsu eta hobekuntza posibleak deskribatuz.

HOBEKUNTZA PROPOSAMENA
Airearen kondukzio eta filtrazio esparruan dugun esperientzia oinarritzat hartuz, balio erantsi handiko hobekuntzak proposa ditzakegu.

ATEX ETA SEGURTASUN AZTERKETAK
Zuen instalakuntzetako segurtasun baldintzak eta ATEX araudiarekiko egokitzapen maila aztertzen ditugu.

Filtrazio industrialeko instalakuntzen mantenua

Imagen mantenimiento de filtros industriales

IRAGARLEA
Oinarrizko parametroen neurketak (isuriak, zaratak, tenperaturak, bibrazioak) Segurtasun ikerketa eta etorkizuneko egoeren aurreikuspena.

PREBENTIBOA
Jarraipen periodikoa eta egoera txosten xehatuen lantzea. Hurrengo mantenu lanen aurreikuspena.

ZUZENTZAILEA
24h-ko asistentzia. Ekoizpena berrezartzeko elementu basikoen stock-a. Jakintza-alor anitzeko erantzun-taldea (tekniko, mekaniko eta elektrikoak).

Filtro eta ordezko piezak

Gure esperientzia zabalari esker kalitate/prezio erlazio honena eskaintzen duen ordezkapen elementuen inguruan aholkatu dezakegu.
Merkatuko fabrikatzaile nagusiekin lan egiten dugu eta periodikoki uneko prezio hoberenen inguruan informatzen zaituztegu.

Mangas de filtros industriales

Mauka eta tela iragazleak.

Cartuchos filtrantes industriales para repuesto

Kartutxo eta marko iragazleak.

Rotativas Alveolares

Hodiak (hoditeria, balbula birakariak, etab.)

Neumatica de filtracion industrial

Elektronika (kontroladoreak, manometroak, etab.)

Neumatica de filtracion industrial

Pneumatika (haize-balbulak, etab.)

Kontaktua informazioa

Pol. Torrelarragoiti P8A N14
48170 Zamudio (Bizkaia)

Bidali mezu bat

Galde iezaguzu zure enpresarentzako airearen eta keen kudeaketari buruzko edozein zalantza. Aire-iragazki industrialak instalatzen eta mantentzen adituak gara.

 

Mezua bidali